Lera

Helduendako albumak

ISBN: 9791399117660

Argitaletxea: 1545

Edizio urtea: 2026

 
Hau da nire herria diot.
Oraindik ere borrokarako aldartea duen jendea bizi da bertan.
Poemek ez gaituzte hobeak egiten,
baina idazten dut
beti badelako norbait hizkuntzaren alde eta injustiziaren kontra aritu nahi duena.

Hau da nire herria diot.
Iraganean idazten ditut poemak etorkizunerako badira ere.

Hau da nire herria diot.
Dena ez da eder gurean.
Proklamen, manifestuen, agirien eta sententzien etsiak jotzen digunean
poemei egozten diegu desjabetzeen ulerbidea.

Hau da nire herria diot.
Ez dakit zerk egiten duen jendea herri,
baina hurbilekoenganako lera zintzoa da gurea.

(Castillo Suárez)